emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte Basaurin, Ortuellan eta Getxon, emakumeak jo dituztelakoan

2010eko maiatzaren 13a
16:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Basaurin, berekin etxean bizi den emakumezkoa jo egin zuelakoan. Biktimak berak deitu zuen Ertzaintzara, 22:30ean, ustezko erasoaren berri emateko. Poliziak etxera joan ziren, eta emakumezkoak kolpeak zituela ikusi zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Gizonezkoa une hartan ez zegoen etxean, baina segituan topatu eta atzeman zuten.

Ortuellan beste gizon bat atzeman dute, 43 urtekoa, emaztea jo duela leporatuta. Bart izan da ustezko erasoa, goizeko ordubiak aldera. Ertzaintzaren arabera, gizonezkoak jo eta lurrera bota du andrea, eta bi semeak ere jo ditu, horiek amaren alde agertu direnean. Etxetik kanpo atx¡lotu dute.

Getxon 25 urteko gizon bat atzeman dute gaur, bikotekide ohia jo duelakoan. Gizonezkoak urruntze agindua zeukan. Atzoko 23:00k aldera emakumearen lagun batek deitu zien Getxoko udaltzainei, Algortako auzoan emakume bat jotzen ari zirela esanez. Biktimak hasiera batean erasoa ukatu zuen, baina azkenean onartu egin zuen. Dirudienez, gizonak etxeko atea ireki eta segurtasun katea puskatu ostean, biktima jo eta ihes egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.