emakumeen aurkako indarkeria

Hiru gizon atxilotu dituzte Elizondon eta Iruñean, bikotekide ohien aurkako indarkeriagatik

2010eko maiatzaren 26a
15:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Foruzainek azkeneko astean hiru gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan, bikotekide ohien aurka indarkeria erabili dutelakoan.

Elizondon ostiralean 32 urteko gizon bat atzeman zuten, emazte ohiari ustez tratu txarrak eta erasoak eragin dizkiolako. Biktimak salatu zuenez, ostegunean senarra izandakoak eskuak lotu zizkion eta jo egin zuen. Lehen ere tratu txarrak jaso izan dituela zioen.

Ostegunean 39 urteko gizon bat atxilotu zuten Iruñean, emazte ohiarekiko daukan urruntze agindua hautsi egin zuela egotzita.

Iruñean bertan asteazkenean beste gizonezko bat atzeman zuten, 61 urtekoa, bikotekide ohiak tratu txarren salaketa jarri ondotik. Emakumezkoak zioen jazarpenak, mehatxuak eta irainak jaso zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.