Bilbon 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo. Lekukoek azaldu dutenez, etxeko atarian bikotea jo, astindu eta etxe barrua sartzera behartu zuen. Emakumeak deituta Ertzaintza etxera joan zenean atea desenkajatuta zegoen, eta bikotea eztabaidan ari zen barruan. Gizona atxilotu egin zuten, eta emakumeak tratu txarrak salatu zituen.
58 urteko gizonezkoak bere emazteari sukaldeko labana sartuko ziola mehatxu egin zion, atzo gauean Deban. Emazteak etxetik ihes egin zuen, eta Ertzaintzari abisu eman zion. Ertzaintza bikotearen bizilekura joan zen, eta gizona atxilotu.
Basaurin, 51 urteko gizon bat hartu zuten preso adin txikiko bere alaba jo eta hiltzeaz mehatxatu zuelakoan. Neska bere amarekin joan zen salaketa jartzera, eta esan dutenez ez da horrelakoak gertatzen diren lehen aldia.
Genero indarkeria