Hiru gizon atxilotu dituzte Iruñean eta Lesakan, indarkeria matxista egotzita

Bi egunean zortzi eraso izan dira sanferminetako jaietan.

Lesakan agerraldia egin zuten atzo, hereneguko erasoa gaitzesteko. MADDI ANE TXOPERENA
Lesakan agerraldia egin zuten atzo, hereneguko erasoa gaitzesteko. MADDI ANE TXOPERENA
Isabel Jaurena - Haize Oiartzabal Aizpuru
2024ko uztailaren 11
11:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Foruzaingoak adierazi duenez, hiru gizon atxilotu dituzte bart: bi Iruñean, eta bat Lesakan (Nafarroa), indarkeria matxista egotzita. Hiriburuko Foruen plazan atxilotu dute horietako bat, 15 urteko neska bati ukituak egitea egotzita. Txupinazoaren egunean bikote ohiaren etxeari su emateagatik atxilotu dute bertzea. Epaileak gizona espetxeratzea agindu du, aurrekari polizial eta judizial ugari baititu.Tartean, bere bikotekide ohiaren aurkako genero indarkeria prozedura bat dauka irekita erasotzaileak, eta urruntze agindu bat ere bai.

Herenegun, berriz, lau gizon atxilotu zituzten Iruñean: hiruri sexu erasoak egin izana egotzi diete, eta beste bati, harekin zihoan emakumeari kolpeak ematea. Elkarretaratzea egin zuen atzo mugimendu feministak.

Lesakan, berriz, bikotekide ohiari jazartzeagatik atxilotu dute gizon bat. Bi egunean gertatzen den bigarren erasoa da. Atzo iluntzean elkarretaratze egin zuten Lesakan, mugimendu feministak, txosna batzordeak eta udalak deituta; herenegun herrian gertatutako erasoa gaitzetsi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.