Hiru gizonezko atxilotu dituzte genero indarkeriarekin lotuta

2012ko uztailaren 2a
14:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa) emakume bati eraso egitea egotzita. Epailearen eskuetan utzi dute. 

Ustez, bart gauean, herriko jaietan, gizonezkoak diru zorroa lapurtu zion emakumeari, eta lapurretaz ohartutakoan, emakumea azalpenak eskatzera hurbildu zen erasotzailearengana. Gizonezkoak baina emakumezkoa iraindu eta aurpegian listu egin zion, baita ukitze lizunak egin ere.  

Bestalde, udaltzainek 24 eta 33 urteko bi gizonezko atzeman dituzte Gasteizen, bikotekideei eraso egitea egotzita. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!