Hiru hamarkadako lanari gorazarre, bihar, Berriozarren

2017ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Giro onean egingo die putz 30 kandelei Askapenak, bihar. Aisialdia eta militantzia uztartuko dituen egunaantolatu dute Berriozarren (Nafarroa) Porrotxen ikuskizunarekin, trikitilariekin, herri bazkariarekin...

Ekitaldi politikoa 12:00etan egingo dute, 30 urteotako ibilbideari gainbegiratu bat egiteko: militante historikoek parte hartuko dute, brigadista ohiek, Euskal Herriaren Lagunen elkarteko kideek... Etorkizunean zein bide hartuko duten ere azalduko dute. Che Guevara ere omenduko dute, haren heriotzaren 50. urteurrenean.

Elkartasun mezu andana jaso dituzte nazioartetik egunotan, eta haien webgunean ikus daitezke: www.askapena.org
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.