gizartea

Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, Erandioko herritar baten hilketarekin zerikusia dutelakoan

60 urteko gizonezkoa zen hildakoa. Bere gorpua Azkoitian agertu zen, iragan abuztuan.

2009ko abenduaren 4a
17:57
Entzun
Hiru lagun atxilotu ditu gaur Ertzaintzak, Erandioko (Bizkaia) herritar baten hilketarekin zerikusia dutelakoan. Hildakoa 60 urteko gizonezkoa zen, eta bere gorpua iragan abuztuan aurkitu zuten Azkoitiko leize batean (Gipuzkoa).

Ikerketako iturrien arabera, "kontu garbiketa" legoke hilketaren gibelean. Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailetik ez dute bertzelako argibiderik eman, auzia sekretupean paratu baitu epaileak.

Hiru atxilotuak gaur pasako dira epailearen aitzinetik.

Hildako gizonezkoa pasa den ekainaren 12tik desagertuta zegoen, eta abuztuaren 6an aurkitu zuten haren gorpua Azkoitiko Madariaga auzoko leize batean, lona batean bilduta. Hilotzaren ondoan bere diru zorroa zegoen, eta horrek identifikazioa erraztu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.