Hiru lagun atxilotu dituzte Perun, ETAren izena baliatuz estortsioa egitea leporatuta

2008ko irailaren 3a
11:34
Entzun
Espainiako hainbat enpresabururi ETAren izena baliatuz estortsioa egitea egotzita hiru gizonezko atxilotu dituzte Liman. Polizia iturrien arabera, hiru lagun horiek ETAren zigilu faltsu batekin izenpetutako mehatxu mezuak halerazi zizkieten Espainiako 50 bat enpresabururi 3.000 euro eskatuz, eta ordaindu ezean beren kontra edo beren familien kontra eraso egiteko mehatxua egiten zieten. Mehatxuak indartzeko hilotzen argazkiak ere igorri zizkieten posta elektroniko bidezko mezu horietan. Ordainketa atzerrira dirua igortzeko bulego baten bidez egiteko eskatzen zieten. Halaber, zenbait kobratzaile ere kontratatu zituzten Espainian, Internet bidez, estetikako produktuak saltzen zituen enpresa bat zirela agertuz.

Estortsio mezuak jaso zituzten zenbait enpresak Espainiako Poliziarengana jo zuten. Poliziak baztertu egin zuen ETAren hipotesia, eta mezuak Limatik igorritakoak zirela konturat ziren. Hori dela eta, abuztu hasieran Limara joan ziren Espainiako Poliziako zenbait kide, auzia Peruko Poliziarekin batera ikertzera. Ikerketa horren ondorioz, hiru gizonezko, Limako bizilagunak, atxilotu zituzten lokutorio baten, hain zuen ere, mehatxu mezu horietako batzuk bidaltzen ari zirenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.