Errepide ezbehar handia gertatu da A-625 errepidean, 14:50ean, Amurrio (Araba) parean, Orduñatik gertu: auto batek eta kamioi batek elkar jo dute oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, eta hiru lagun hil dira talkaren ondorioz.
Hil diren hiru lagunak auto berean zihoazen -Bilboko matrikula-. Bi gizonezkoak dira, bestea emakumezkoa; hirurak oso gazteak -Ertzaintzak ez du bestelako xehetasunik eman oraindik-.
Auto bereko beste bat zauritu egin da, eta Gurutzetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman dute. Kamioiko gidaria ere zauritu egin da eta Galdakaoko (Bizkaia) ospitalera eraman dute.
Errepidea itxi egin behar izan dute noranzko bietan.
Errepideak