Hiru pertsona hil dituzte gaur Santoñako kartzela (Kantabria, Espainia) kanpoan izandako tiroketan. 9:30ean izan da gertaera. Poliziak dio furgoneta barruan zeudela hirurak, beste pertsona bat gerturatu dela ibilgailura eta tiroak bota dizkiela. Bi gizonezko -bat 55 urtekoa- eta emakumezko bat -45 urtekoa- dira hildakoak.
Guardia Zibila ikerketa lanetan da. Lehen zantzuen arabera, delinkuentziarekin lotu dute erasoa, "gaizkile" taldeekin.