POLIZIA OPERAZIOA

Hiru lagun inputatu dituzte, Iranera makineria esportatzea egotzita

Irailaren 30ean miatu zuen Guardia Zibilak Elgoibarko Goratu enpresa.

2014ko urriaren 9a
08:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, hiru lagun inputatu dituzte Gipuzkoan Altxatu operazioaren baitan. "Espainiako agintarien lizentziarik gabe armamentu programetan erabiliak izan daitekeen" makineria Iranera eramatea egotzi diete hirurei, kontrabandoan ari zirelakoan.

Irailaren 30an Elgoibarko Goratu enpresa miatu eta langile ugari atxiki zituen bertan Guardia Zibilak. Bulegoak dauden eraikinetan aritu ziren, eta handik hainbat kaxa eraman zituzten. Makina-erremintako enpresa bat da Goratu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.