Hiru lagun zauritu dira Corellan, ezbehar batean, eta auto gidaria edanda zihoan
IRUÑEA. Hiru pertsona zauritu ziren atzo Corellan (Nafarroa) auto istripu batean; errepidetik atera zen ibilgailu bat, eta hori izan zen ezbeharraren motiboa. Automobilean zihoazen hiru gazteak zaurituta eraman zituzten Tuterako erietxera. Alkoholaren testa egin zioten auto gidariari, eta, foruzainen arabera, positibo eman zuen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu