Gizartea

Hiru mutil gazte atxilotu dituzte Tuteran, adingabeko neska bat bortxatu dutelakoan

2008ko apirilaren 30a
15:50
Entzun 00:00:00 00:00:00
Foruzainek hiru mutil gazte atxilotu dituzte Tuteran (Nafarroa), joan den igande goizean 14 urteko neska bat bortxatu zutela leporatuta. Tuterako bizilagunak dira atzeman dituztenak.

Foruzainen arabera, hiru gazteek igandean alkohola eman zioten neskari, eta ondoren bortxatu egin zuten. Biktima senideek erietxera eraman zuten.

Atxilotuetako bat adingabea da, eta adin horretako zentroan sartu dute. Beste bat kartzelan eta besteari urruntze agindua jarri dio epaileak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA