EUSKAL PRESOAK

Hiru presoren senide eta lagunek istripua izan dute Alacantetik bueltan

Ismael Berasategi, Gotzon Aranburu eta Lorentxo Aiestaran presoen hiru senide eta lagun dira istripua izan dutenak. Onik daude.

2015eko apirilaren 22a
16:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak eman du gertatutakoaren berri. Apirilaren 18an, larunbat iluntzean, Alacanteko (Herrialde Katalanak) Villenako espetxetik itzultzen ari zirelarik izan zuten istripua. Tuterara iritsi baino zazpi kilometro lehenago, autobidera atera zitzaien azeri bat, eta hura jo zuten autoarekin. Onik dira hirurak, baina kalteak ditu ibilgailuak. 720 kilometrora dago Villenako kartzela.

Aurten euskal presoei bisita egin ondoren izandako bigarren istripua da. Apirilaren 9an, Adur Fernandez presoaren lagun batek istripu bat izan zuen Tolosan, Valladolidetik (Espainia) bueltan. Hamar izan ziren iaz.

"Noiz arte?", galdetu du Etxerat-ek: "Beste istripu larriago bat berriz ere gertatu arte?". Presoen sakabanaketa politika amaitzeko eskatu du elkarteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.