Hiru presoren senideek eta lagunek auto istripua izan dute Alacantetik bueltan
IRUÑEA. Ismael Berastegi, Gotzon Aranburu eta Lorentxo Aiestaran presoen hiru senide eta lagunek istripua izan zuten larunbat iluntzean Tutera inguruan. Alacanteko Villena espetxean hurkoak bisitatu, eta, 720 kilometro egin ondoren, etxera iristear zirenean, izan zuten ezbeharra. Bidaiariak onik daude, baina autoak kalteak izan ditu. Senideen urteko bigarren istripua gogor salatu du Sarek. Halakoak ez direla «zorte txar kontua» ohartarazi du; sakabanaketaren emaitza direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu