Epaia

Hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote gazte bati, 2012ko greba orokorrarekin lotuta

Iruñeko Udaltzaingoak atxilotu zuen, eta, 'Diario de Noticias de Navarra' egunkariak dioenez, lau koktel molotov aurkitu zizkioten.

2012ko iraileko greba orokorrean atxilotu zuten gaztea, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 16a
11:14
Entzun 00:00:0000:00:00

2012ko irailaren 26ko greba orokorrean atxilotu zuten gaztea, 20 urtekoa. Iruñeko Udaltzaingoak atxilotu zuen, eta, beste hainbat tresnaren artean, motxilan lau molotov koktel zeuzkala jakinarazi du egunkari horrek.

Gaineratu duenez, gaztearentzako indultua eskatu du haren defentsak, eta ebazpena jaso bitartean, ez du kartzelan sartu behar izango.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.