euskal presoAK

Hiru urteko espetxea jarri diote Lander Fernandezi, euskal presoekiko elkartasun txartelak izateagatik

Guardia Zibilak 2008ko kontrol batean 300 txartelekin harrapatu zuen. Fiskalak sei urteko kartzela eskaera egin zuen, "erakunde terroristari" laguntzea leporatuta.

2010eko azaroaren 1a
12:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Lander Fernandez euskal preso ohiari hiru urteko kartzela zigorra jarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, euskal presoekiko elkartasun zozketa bateko txartelak izateagatik. 2008ko abuztuan Getxoko Algorta auzoko Portu Zaharreko jaietaraelkartasun zozketako furgonetarekin zihoanean, Guardia Zibilak kontrol batean halako 300 txartel kendu zizkion, eta auzitara eraman zuten, ETAri laguntzea leporatuta.

Epaiketa joan urriaren 25ean egin zuten Madrilen, eta fiskalak Fernandezen aurkako sei urteko espetxe eskaera egin zuen, "erakunde terroristari" laguntzea egotzita. Epaileak saiakera graduan utzi du akusazioa eta zigorra erdira jaitsi du.

Fernandezek iaz salatu zuen "Ertzaintzak bahitu eta galdekatu" egin zuela.

AAM: "Obsesio berezia dute elkartasuna kolpatzeko"

AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dio zozketa hiru duela urte askotik egiten dela Euskal Herrian. "Ehunka euskal herritarrek saltzen dituzte txartelak eta milakak erosten dituzte. Zozketaren helburuak presoen aurkako sakabanaketak eta espetxe politikak eragiten dituzten gastu izugarriak arintzen laguntzea da".

AAMk Espainiako Gobernuaren jokabidea salatu du, "obsesio berezia duelako euskal preso politikoekiko elkartasuna kolpatzeko". Presoen argazkiak kentzea, haien senide eta lagunen bidaietako kontrol eta jazarpenak edota espetxeetako miaketa umiliagarriak ipini ditu adibide modura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.