Hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote Iruñeko gizon bati, bikotekidea bortxatzeagatik

Nafarroako Auzitegiak bi aringarri aplikatu dizkio: «Kaltea konpontzea» eta «buru nahasmendua izatea». Gizonak bi aldiz bortxatu zuen bikotekidea, 2023ko irailean eta urrian; tratu txarrak ere eman zizkion.

Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio bat, iaz, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako manifestazio bat, iaz, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko ekainaren 18a
12:59
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Auzitegiak hiru urte, hilabete eta hamabost eguneko kartzela zigorra ezarri dio Iruñeko gizon bati, bere bikotekidea bortxatu eta tratu txarrak emateagatik. Ebazpenean zehaztu dutenez, akusazioak, defentsak eta fiskaltzak akordio bat erdietsi dute, eta bi aringarri aplikatu dizkiote gizonari: «Kaltea konpontzea» eta «buru nahasmendua izatea».

29 urteko gizonak bi aldiz bortxatu zuen bikotekidea, 2023ko irailean eta urrian. Delitu horrengatik, hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote. Emakumeari tratu txarrak ematea ere egotzi diote, eta delitu horrengatik hilabete eta hamabost eguneko espetxe zigorra eta 540 euroko isuna ezarri dizkiote. Bi delituetan aplikatu dizkiote aringarriak. Horrez gain, gizona ezin izango da emakumearengandik berrehun metrora baino gehiagora hurbildu datozen zazpi urteetan, eta espetxe zigorra bete ondoren zaintzapeko askatasunean egon beharko du bost urtez. 

Nafarroako Auzitegiaren arabera, gizonak maiz «iraintzen» zuen emakumea, «jo» egiten zuen, eta «haserretu» egiten zen beste pertsona batzuekin hitz egiten bazuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE