Hiru urteko zigorra jarri diote gizon bati hiru hileko alaba astintzea leporatuta
BAIONA. Baionako Zigor Auzitegiak hiru urteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati hiru hilabeteko alaba astintzea egotzita. Donibane Lohizuneko (Lapurdi) gizon bat da, eta baldintzapeko zigorra ezarri diote. 2012ko martxoaren 15an izan zen gertaera, umea zaintzen ari zen bitartean. Ospitalera eraman zuten haurra, zurbil eta botaka.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu