ADIERAZPEN ASKATASUNA

Hirurehundik gora kazetarik, Iraitz Salegi babestu, eta 'isilarazteko legearen' aurka egin dute

2013an, Gazte Danbadaren ekitaldi politikoaren berri eman zuen Topatu.info-ko kazetariak. "Terrorismoa goratu" izana egotzita epaituko du maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak.

300dik gora atxikimendu bildu ditu Salegi babesteko kanpainak.
2015eko martxoaren 9a
18:20
Entzun

Urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Salegirentzat fiskalak. Hari babesa adierazteko kanpaina jarri dute martxan, eta jada 65 hedabidetako 341 kazetari, argazkilari eta kazetaritza irakasle batu dira manifestura.

Kazetaritzaezdadelitua.info gunea zabaldu dute haren aldeko atxikimenduak bildu eta Espainiako Gobernuaren isilarazteko legea salatzeko. Lege horrek kazetarien lanari "zuzenki" eragingo diola ohartarazi dute: "Manifestarien aurkako Poliziaren gehiegizko indarraren erabileraren berri ematea, etxegabetzeen zuzeneko kontakizuna egitea eta kolegiatu gabeko kazetaritza herritarra delitu bilakatu nahi ditu isilarazteko legeak, besteak beste".

2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean eginiko Gazte Danbadaren ekitaldi politikoaren berri eman zuen Salegik. "Beste hainbat gauzaren artean, gure inguruko ekimen, ekitaldi, istilu, gertakari edo manifestazioen berri ematea kazetarion egitekoa da, eta gure lan publikoa egitea ezin da inola ere delitu bilakatu. Mezularia zigortu nahi dute", nabarmendu dute manifestuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.