HISPANITATEAREN EGUNA. Herrien burujabetzaren alde elkarretaratu da Askapena Gasteizen

Erredakzioa
2005eko urriaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urriaren 12a hautatu zuen Askapenak ere herrien burujabetza aldarrikatzeko. Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten 50 bat lagunek, Ameriketako herriekin Espainiak izaniko «politika neoliberalista» salatzeko.

Inperialismoari aurre egiteko tresna gisa, herrien burujabetza aldarrikatu zuten elkarretaratzean. «Zapalkuntza ekonomiko, kultural, politiko eta militarrak dirauen artean, burujabetza izango da herriek lortzeke duten helburua, Estatu propiorik izan edo ez».Orain 500 urte «Espainiako Koroak sarraskitutako» herrieielkartasuna agertu zieten, Hispanitatearen Egunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.