Iratxe Ibarra

Hizkuntz Normalizazioa

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskararen inguruan aritu izan da lanean beti Iratxe Ibarra. Markina-Xemeinen sortu zen (Bizkaia), eta han bizi da egun ere. 37 urte ditu.

Euskal Filologiako lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditua graduondokoa egin zuen Mondragon Unibertsitatean. Lekeitioko ikastolan irakasle lanetan aritua da; Berrizko Udalean euskara teknikari izan da, eta Egunkaria-ren Bizkaia atalean euskara zuzentzaile ere izan zen. Gaur egun, euskara teknikaria da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean.

Bertsolari gisara da ezaguna Ibarra. Sortzen ez ezik, irakasten ere aritu da. Markinako bertso eskolaren sortzailea eta arduraduna da, esate baterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.