Euskalduntzea ezin dela hezkuntzaren esku bakarrik utzi esan du Mendigurenek, eta politikariek ere horretan badutela zer eginik azpimarratu du. Alderdiek esaten dutenetik egiten dutenera alde handia dagoela dio, eta tarte hori moztu egin behar dela azpimarratu du.
EAEn, esaterako, sailetik sailera euskarari erreparatuz diferentzia handiak daudela azaldu du. Sail batzuk gai horretan aurrera egiten ari diren bitartean beste batzuk atzean geratzen ari direla dio.
Legegintzaldi honetan euskararen hizkuntza politika sendoak egiteko eskatu die alderdiei, eta horretarako legeak aldatu behar badira, aldatzeko galdegin. Mendigurenek, hizkuntz kuotak ezartzea proposatu du. Berdintasunerako legea onartzerakoan inork ez zuela "jantzirik urratu" azpimarratu du, eta euskararekin ere halaxe izan beharko lukeela.
euskara