Euskal presoak

Hodei Ijurko aske atera da, 10 urte giltzapean pasatu ostean

Goizean atera da A Lamako (Galizia) espetxetik eta lehen harrera egin diote kanpoan zituen lagun eta senideek. 20:00etan Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) harrera egingo diote, eta bihar, 19:00etan Iturraman (Iruñea).

Ijurko, gaur, espetxeti atera denean. @AAGIRREZABAL
2018ko irailaren 20a
15:33
Entzun

Kale eraso batean parte hartzea egotzita eduki dute preso Hodei Ijurko nafarra hamar urtez. Bengala eta guzti egin diote lehen harrera, kartzela atarian zain zituenek. Eta Galiziako doinuekin dantza ere egin dute han bildutakoek.

2008ko martxoan atxilotu zuten Ijurko. Orduan, atxiloketa unea "bortitza" izan zela salatu zuen Askatasunak eta, besteak beste, buruan jaso zuen kolpe baten ondorioz bederatzi puntu eman zizkioten. Atxiloaldia amaituta, preso sartu zuten. Espainiako Auzitegi Nazionalak 16 urteko espetxe zigorra jarri zion epaiketan, eta Gorenak hamar urtera gutxitu zion espetxealdia. Zigorra osorik beteta atera da gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.