Iragan asteazken goizaldean Euskal Herrian, Zaragozan (Espainia) eta Bordelen (Akitania) atxilotutako 34 lagunetatik 20 espetxean dira dagoeneko. Eneko Gorri, Ihintza Oxandabaratz eta Emilie Martin epailearen –kasu honetan Levert– aurretik pasatzeko gelditzen diren bakarrak. Baltasar Garzonek gaur arratsaldean amaitu du Bizkaian eta Nafarroan atxilotutakoei deklarazioa hartzeari, eta Joseba eta Eneko Compains 15.000na euroko fidantzapean aske uzteko agindu du.
Espetxean sartzeko agindua jaso duten gainontzeko 20 lagunei "ETAko kide izatearen delitua" leporatzen die Auzitegi Nazionaleko epaileak. Zaldibian atxiloturiko Itsaso Garmendia eta Bittor Gartziari gainera, Antonio Aizpurua Zabala ertzainari buruzko informazioa ETAri helaraztea egotzi die.
Horrez gain, Alain Berasategi arbizuarraren aurka bilatze eta atxilotze agindua eman du Garzonek. Asteazkeneko Berasategiren etxera joan zen Espainiako Polizia, baina ez zuten etxean atzeman, eta harrezkero ez dago haren berririk.
Atxilotuak eta egoera
KARGURIK GABE ASKE (4)
Eneko Sorzabal Zegaman (Gipuzkoa) atxilotua
Naiara Landazabal Zegaman (Gipuzkoa) atxilotua
Agustin Gorbea Murgian (Araba) atxilotua
Egoitz Martioda La Almunia de Doña Godina (Zaragoza) atxilotua
15.000na EUROKO FIDANTZAPEAN ASKE (5)
Arantzazu Etxebeste Errenterian (Gipuzkoa) atxilotua
Miren Etxebeste Errenterian (Gipuzkoa) atxilotua
Karmen Etxebeste Errenterian (Gipuzkoa) atxilotua
Joseba Compains Iruñean (Nafarroa) atxilotua
Eneko Compains Iruñean (Nafarroa) atxilotua
EPAILEAREN AURRETIK IGARO GABE ETA KARGURIK GABE ASKE (2)
Malvina Rekalde Larresoron (Lapurdi) atxilotua
Maika Arizaga Baionan (Lapurdi) atxilotua
BALDINTZARIK GABE ESPETXERA (20)
Itsaso Garmendia Zaldibian (Gipuzkoa) atxilotua
Bittor Garzia Zaldibian (Gipuzkoa) atxilotua
Galder Bilbao Algortan (Bizkaia) atxilotua
Iker Casanova Bilbon (Bizkaia) atxilotua
Arantxa Martin Bilbon (Bizkaia) atxilotua
Francisco Javier Gil Bilbon (Bizkaia) atxilotua
Haizea Perez Bilbon (Bizkaia) atxilotua
Gorka Iriarte Bilbon (Bizkaia) atxilotua
Iugatz Duñabeitia Durangon (Bizkaia) atxilotua
Aitziber Ezkerra Donostian (Gipuzkoa) atxilotua
Alberto Gonzalez Donostian (Gipuzkoa) atxilotua
Nagore L.de Luzuriaga Donostian (Gipuzkoa) atxilotua
Carlos Martin Usurbilen (Gipuzkoa) atxilotua
Ramon Lopez Altsasun (Nafarroa) atxilotua
Jordi Purti Iruñean (Nafarroa) atxilotua
Eneko Arebalo Iruñean (Nafarroa) atxilotua
Saioa Azpilikueta Iruñean (Nafarroa) atxilotua
Angel Elcid Iruñean (Nafarroa) atxilotua
Ekain Guerra Barañainen (Nafarroa) atxilotua
Garikoitz Mendioroz Antsoianen (Nafarroa) atxilotua
LEVERT EPAILEAREN AURRETIK PASA GABE (3)
Eneko Gorri Bordelen (Akitania) atxilotua
Emilie Martin Baionan (Lapurdi) atxilotua
Ihintza Oxandabaratz Luhuso (Lapurdi) atxilotua
Polizia operazioa