Hogei lagun zendu dira Sirian, liskarretan

2011ko apirilaren 18a
16:17
Entzun 00:00:00 00:00:00

Sirian Homs hiritik gertu azkeneko orduetan izandako liskarretan hogei lagun hil dira, eta beste ehunen bat zaurituta daude.

Oposizioko kide baten hileta batean gertatu dira iskanbilak, Talbisa herrian, Al Jazeera telebista kateak esan duenez. Ez du zehaztu hildakoen artetik zenbat diren oposiziokoak eta zenbat gobernuaren polizia indarretakoak. Al Jazeerak dio gobernuaren aldeko zibilek ere oposizioko kideen aurka egin dutela, tiroz.

Siriako Barne Ministerioak esan du talde batek lau zibil hil zituela tiroz, eta ondoren hasi direla liskarrak. Sana Siriako agentzia ofizialak, berriz, dio talde batek polizia bat hil duela lehenik, eta ondoren hiru ekintzaile zendu direla tiroketan.

Gobernuari erreforma politikoak egiteko eskatzen ari da oposizioa.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA