Hogeitik gora lagun kanporatu dituzte Trapagarango lantegi abandonatu batetik

Galindo auzoko industrialde bateko eraikin zahar batean bizi ziren. Haietako bat atxilotu dute, eta beste guztiak identifikatu dituzte. Ertzaintzak, Trapagarango Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak egin dute operazioa.

Ertzaintza ikerketak egiten, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
Ertzaintza ikerketak egiten, artxiboko irudi batean. JUAN HERRERO / EFE
kristina martin
2026ko maiatzaren 12a
20:41
Entzun 00:00:00 00:00:00

Trapagarango (Bizkaia) Galindo auzoko industrialde bateko lantegi batean bizi ziren 23 lagun haien bizilekutik aterarazi dituzte gaur goizean. Ertzaintzak, Trapagarango Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak egindako operazio batean hustu dute abandonatutako eraikina. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 18 eta 68 urte bitartekoak dira lantegian bizi zirenak. Haietako bat atxilotu dute, eta beste guztiak identifikatu dituzte. Segurtasun Sailak azaldu duenez, atxilotua identifikatu dutenean jakin dute hura atxilotzeko agindu judizial bat zegoela.

Suhiltzaileak ere izan dira bertan, eta eraikinaren barruan iristeko zaila zen leku batean zeuden hiru txakur erreskatatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA