HONDAKINEN KUDEAKETA. ERRAUSKAILUAK. Etxeetako zaborren gaineko eztabaida puri-purian

2003ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Gipuzkoarrek 400.000 tona zabor sortu zituzten 2000. urtean. Hondakin horietatik gehienak, % 80, herrialde horretan dauden bost zabortegietara bota zituzten (Urteta, San Marcos, Lapatx, San Blas eta Sasieta). Zabortegiek, gainerako azpiegiturekin gertatzen den bezala, bizitza mugatua daukate eta San Blaskoa gaur egun ixteko bidean dagoen bezala, laster helduko zaie egokiera San Marcos eta Lapatxekoari. Horrek alarma gorriaren argiak pizteaz gainera, mahai gainera alternatiba berriak ekartzera behartu ditu foru zein udal agintariak. Horretan dabiltza: zaborrekin zer egin aztertzen. Oraingoz, birtziklatu ezin dena erre egingo dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.