euskal herriko Itzulia

Hornerrek irabazi du itzulia

Orio-Aia-Orio erlojupekoan zortzi segundo kendu dizkio dio Valverderi. Bere ibilbideko garaipenik handiena du 38 urteko txirrindulariak. Intxaustik hirugarren bukatu du Euskal Herriko Itzulia.

2010eko apirilaren 10a
19:07
Entzun
Christopher Hornerrek (AEB, 38 urte) irabazi du Euskal Herriko 50. Itzulia, gaurko erlojupekoan erakustaldia eginda. Segundo bateko aldea kentzen zion Alejandro Valverdek sailkapen nagusiko liderrak, baina gaur berak zortzi atera dizkio. Saioko azken bi herenetan atera dio, batik bat, aldea, zazpigarren kilometroan Valverde segundo batera zegoelako.

Bere ibilbideko garaipenik handiena du Horner Radioshak taldeko kideak. Etapa ere lortu du, 32.33ko denbora eginda.

Valverdek bukatu du proba bigarren. Hirugarren, BeƱat Intxausti Euskaltel-Euskadikoak.

Orio-Aia-Orio 22 kilometroko erlojupekoa izan dute, ibilbide aldapatsua: Aiara igo dira hasieran, eta bukaeran Orion Txanka gaina eduki dute, kilometro batekoa.

Amets Txurruka ez da abiatu, atzo lepauztaia hautsi baitzuen, Aiatik behera ihes eginda zihoala. Etapa bukatu zuen; gaizki, ordea. Mendiko sailkapeneko liderra zen, eta itzulian hainbat aldiz saiatu da etapa irabazten.

Valverdek -bitan-, Francesco Gavazzik, Samuel Sanchezek eta Joaquim Rodriguezek irabazi dituzte aurtengo orain arteko etapak.

Iazko itzulia Alberto Contadorrek eraman zuen. Aurten ez parte hartzea erabaki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.