Azpiegiturak

Hurrengo urtearen hasieran ekingo diete Gipuzkoan AHTren lanei

Ordizia eta Itsasondo arteko zatian egingo dituzte lurralde horretako lehen lanak, gaur Lopez de Gereñu Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lanen sailburuak iragarri duenez.

2007ko urriaren 27a
16:08
Entzun
Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lanen sailburuak gaur jakinarazi du 2008. urtearen hasieran ekingo dietela Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanei Gipuzkoan, Ordizia eta Itsasondo artean. Araban hasita daude.

Ordizia eta Itsasondoko zatia ia hiru kilometrokoa izango da, eta trena %98an lur azpitik pasatuko litzateke. Lanak 32 hilabetean bukatzea espero dute, eta 60 milioi euroko aurrekontua daukate.

27 lurjabeei eragingo diete lanok, eta Lopez de Gereñuk gaur iragarri du Lurranek izeneko erakundeak bulegoa zabalduko duela Ordizian, haiei "informazio zuzena" emateko. AHT pasatuko litzatekeen herrietako udalekin ere egon nahi du Jaurlaritzak, "lankidetza" lortu nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.