Etxarri Aranatzen izango da datorren urtean Nafarroa Oinez -urriaren 18an-, Txikiak handi lelopean, gaur antolatzaileek jakinarazi dutenez. Matin Etxauri marrazkilariaren ipurtargia izango da logotipoa. Hango ikastolaren 40. urtebetetzearekin batera ospatuko dute Nafarroako ikastolen aldeko jaia, eta eskola berria eraikitzen laguntzea izango du helburu.
Eraikin zaharrean egungo beharrei “duintasunez erantzun ezinik” dabiltzala esan du Muxi Mariñelarena Andra Mari Ikastolako zuzendariak. Lerro bakarra dute orain, eta eraikin berrian bi sortu nahi dituzte.
Larunbat honetan aurkezpen jaialdia egingo dute, Arbizuko kiroldegian, 17:00etan. Azaroaren 14an, Etxarri Aranatzen, Oinez dendaren irekiera egingo dute eta hil bereko 19an Ikaspilota topaketa, Altsasun. Urtebetean hamaika ekitaldi antolatuko dituzte.
Gainera, Europara ere joko dute, beste hizkuntza gutxituetako kolektibo eta jendearekin bat egin eta Nafarroa Oinezeko esperientzia hedatzeko asmoz.
Hezkuntza
Hurrengo urteko Nafarroa Oinezen, 'txikiak handi'
Etxarri Aranatzen izango da Nafarroako ikastolen aldeko jaia, urriaren 18an. Eskola berria eraikitzea dute helburu. Larunbat honetan egingo dute aurkezpen jaialdia, Arbizun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu