Martxoak 8: greba feminista

Hutsuneak, agerian

BERRIAko emakumezko langileek egindako greba agerian utzi du egunkariak, hutsuneak jarriz. Ikusmina sortu du horrek, eta ETBko albistegiek ere prestatu dute pieza bat gaueko saioetarako.

jarraia149495.jpg
2018ko martxoaren 9a
11:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Greba feminista marxoaren 8an egin zen arren, haren ondorioak ikusgai dira gaur oraindik, besteak beste, egunkari honen papereko edizioan eta webgunean. Bietan hutsik geratu dira emakumeek sinatu ohi dituzten artikuluak. Ez ohiko formulak ikusmina sortu du, eta ETBko albistegietako langileak ere erredakzioan izan dira gaur, horren berri jasotzen, eta gaueko saioetan emango dute erreportajea.

Emakumeek lehendik iragarri zuten greba egiteko asmoa, BERRIAn bertan argitaratutako artikulu batean: "Harrera, bezero arreta, administrazioa, telemarketina, publizitatea, zuzenketa, diseinua... Egunerokoan ikusezin geratzen diren lan horiei guztiei aitorpena egiteko modu bat ere bada greba hau".

Hala, zeresana eman du ekimenak.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.