Zehazki, orain arte alderdi horiekin bildu direla azaldu du Fullaondok, bi helbururekin: batetik, alderdi horiei eskatzeko babes dezatela hautagaitza guztiek hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea dutela; eta bestetik, haien koaliziokideei eska diezaioten gauza bera egiteko.
EAJ, EA, EB, Aralar, Batzarre, Zutik eta ANVrekin bildu dira dagoenekoz, eta haien baiezko erantzunaz gain, haien koaliziokideei proposamena egiteko konpromezua hartu dutela jakinarazi du Fullaondok. Beraz, koaliziokide horiek HZren partehartzearen inguruko adierazpenak egitea espero dute.
HZk Hauteskunde Batzordearen tramitea gainditu izanaren balorazio "ezin baikorragoa" egiten dutela jakinarazi du Fullaondok, eta arazoa ez dela HZrena bakarrikazpiarratu nahi izan du, herritar guzitena baizik.
Europako hauteskundeak