Kamioia irauli eta errepidean zeharka geratu da: Donostiarantz joateko bi bideak guztiz trabatu ditu, eta Bilborantz joateko bideetako bat ere bai. Gidaria Donostiako Ospitalera eraman dute zaurituta.
Oztopo hori dela eta, auto ilara handiak sortu dira segituan. Pilaketak ez areagotzeko, Ertzaintzak itxi egin du A-8rako sarrera Zarauzko ordainleku parean, eta trafikoa N-634 errepidetik bideratu du. Hala ere, ibilgailuen emana handia izan da inguru guztian, eta motel ibili da trafikoa.
Azkenean, 11:05 aldera lortu dute kamioia trabatik kentzea, eta piskanaka trafikoa normaltzen ari da.
Trafikoa