euskara

Iñaki Arregi Uemako koordinatzailea hil da

Gaur goizean zendu da, gaixotasun luzearen ondorioz. Etzi egingo diote azken agurra, Markina-Xemeingo udaletxe aretoan, eta larunbatean omenaldia Mallabian, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen egunean.

2010eko ekainaren 8a
13:34
Entzun 00:00:0000:00:00
Iñaki Arregi Ihartza (Ermua, 57 urte) Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzailea hil da gaur goizean, gaixotasun luze baten ondorioz. Markina-Xemeinen zendu da, bere etxean. 1992az geroztik Ueman egon zen lanean, eta zuzen-zuzenetik jarraitu zituen euskararen normalizazio bidean azken urteotan egindako urratsak. Larunbat honetan izango da, hain zuzen, Uema eguna, Mallabian, eta omenaldia egingo diote.

Arregiren gorpua Berriatuko beilategian egongo da gaur 17:00etatik 20:00etara, eta bihar 11:00etatik 13:00ak arte. Bihar arratsaldean erraustu egingo dute.

Ostegunean egingo diote azken agurra, Markina-Xemeingo udaletxe zaharreko aretoan, 19:30ean hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.