Iñaki Gracia (Errenteria) euskal preso ohiari polizia zaintza kentzeko agindu du gaur Espainiako Auzitegi Nazionalak, Fiskaltzaren helegitea baztertuta. Apirilaren 30etik ari ziren poliziak Gracia zaintzen, auzitegiak berak esanda, 1995ean Espainiako Erregea hiltzen saiatu zelakoan epaitu nahi zuela-eta. Orain dio ez duela epaituko.
Apirilaren 28an atera zen kartzelatik Gracia, eta bi egun beranduago ekin zioten egun osoz zaintzeari Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak.
Frantziako Poliziak 2000. urtean atxilotu eta epaitu egin zuen hura, ETAko kide zela egotzita. Hamar urteko espetxe zigorra ezarri zion, baina 2008an Espainiara estraditatu zuen. Frantziak, estradizioa onartu zuenean, argi esan zuen Espainian ezin zutela epaitu erregea hiltzeko saioagatik, akusazio beragatik birritan epaitzea izango litzatekeelako. Fiskalak esan du beste bideren bat bilatu nahi duela Gracia berriro espetxeratzeko.
politika
Iñaki Gracia preso ohiari polizia zaintza kentzeko agindu du Auzitegi Nazionalak
Espainiako Poliziak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak apirilaren 30etik egun osoz kontrolpean zeukaten, auzitegiak berak esanda. Gracia ez dute epaituko Espainiako Erregea hiltzen saiatzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu