Iñaki Santesteban Goikoetxea ustezko etakidea Frantziatik estraditatu dute. Espainiako Poliziaren arabera, 45 urteko laguna ETAko aparatu logistikoaren kide zen eta, bertan, elektronikaz eta lehergailuen osaketaz arduratzen zen.
Prentsa eta iragarki komando batean sartu zen 1983an. Bi urte geroago, Poliziak fitxatu gabeko legalen komando bateko kide egin zen. 1999. urtean, Ziburun (Lapurdi) izandako leherketa baten harira ihes egin zuen. 2000an, Frantziako Poliziak Saran (Lapurdi) atxilotu zuen.
Atxiloketaren ondorioz, bitan izan zen epaitua eta hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten, "helburu terroristako gaizkile talde baten kide izateagatik eta armak eta lehergailuak edukitzeagatik".
Frantziatik estraditatzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak eman du, terrorismo delituengatik eta armak, ibilgailuak, lehergailuak eta munizioak legez kontra izateagatik.
Euskal Herria
Iñaki Santesteban ustezko etakidea Frantziatik estraditatu dute
2000. urtean Frantziako Poliziak atxilotu zuen eta hamar urteko kartzela zigorra ezarri zioten, "helburu terroristako gaizkile talde baten kide izateagatik eta armak eta lehergailuak edukitzeagatik". Estraditatzeko agindua Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epailearen eskutik etorri da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu