IAren VI. Kongresuko txostenak

2012ko abenduaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

ESTRATEGIA

Helburua. Euskal Eskola Nazionalaren proiektu politikoa lortzeko tresna da Ikasle Abertzaleak antolakundea.

Bideak. Ekin ildoaren bidez, Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko urratsak egingo ditu, besteak beste, eduki propioak eta pedagogia askatzailea landuta. Barne ildoaren bidez, ikasleen ahalduntzea eta militantzia ereduaren eraldaketa jorratuko ditu. Euskal Herria Eraiki ildoan bidez hartuko du parte nazio eraikuntzan eta aldaketa sozialetan.

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Ikasle Abertzaleak erakundearen izaera birformulatu dute:

Ezkertiarra. Norbanakotik eta kolektibotik abiatuta, gizarte eraldaketa sustatu nahi du.

Euskalduna. Euskaraz bizi da.

Abertzalea. Euskal Herria du ardatz.

Feminista. Praktika feministak garatzen ditu, genero rolak hausteko.

Ekologista. Ingurumena zaintzen du.

Internazionalista. Herrien arteko elkartasun harremanak eraikiko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA