Euskara

Iaz inoiz baino urraketa gehiagoren berri jaso zuen Behatokiak

Hala ere, "herritarrek gero eta kontzientzia aktiboagoa dute hizkuntz eskubideen urraketen aurrean".

2008ko apirilaren 24a
18:11
Entzun
"Zazpi urtean kezka areagotuz". Hala esan du gaur Hizkuntz Eskubideen Behatokia-k 2007. urteko diagnosiaz Iruñean egindako agerraldian. Hain justu, zazpigarren urtez egin du txostena Behatokiak. 2007an kudeatutako 1.230 espedienteetatik 1.121 hizkuntz eskubideen urraketak izan direla jakinarazi du. “Hartara, inoiz baino urraketa gehiago helarazi dizkiote herritarrek Behatokiari”, adierazi du Paul Bilbao Behatokiko zuzendariak.

Irakurketa "positiboa" ere egin dute, "herritarrek gero eta kontzientzia aktiboagoa baitute hizkuntz eskubideen urraketen aurrean". Dena den, hori nahikoa ez dela azaldu dute. “Herritarrek erakusten duten kontzientzia aktiboagoak isla zuzena izan beharko luke erakundeek zein administrazioek eskubideen bermatzeko abian jartzen dituzten mekanismoetan”.

Horren harira, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak prestatutako Euskaraz bai adierazpenak Behatokiaren diagnosiak "bete-betean" berresten duela dio Bilbaok. “Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dago bermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezintasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bizitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar du, hori lortzeko ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako”.

Zazpi urteotan herritarrek Behatokiari euskararen telefonoa-ren bidez helarazi dizkote kexak, zorionak edo galderak, eta Behatokiak horiek aztertuz egin izan du txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.