Euskara

Iazko aurrekontu bera ukanen du hizkuntza politikak Ipar Euskal Herrian

Euskararen Erakunde Publikoak 3.383.667 euroko aurrekontua ukanen du aurten. 1,6 milioi eurokoa izanen da eragileentzako funtsa, eta parterik handiena 1,25 Me euskalgintzako eragile historikoek jasoko dute. 

Frantxua Maitia eta Patxi Baztarrika, gaur. A. RENTERIA
Aitor Renteria.
2014ko apirilaren 1a
13:19
Entzun

Proiektu deialdia eginen da gainerateko eragileak laguntzeko. Funtsa 350.000 eurokoa izanen da. Akitaniak 860.000 euroko ekarpena egin du, Kontseilu Nagusiak bezala. Estatuaren parte hartzea, berriz, 740.000 eurokoa da. Euskal Kulturaren Aldeko Herriarteko Sindikatuak 255.450 euro ezarriko ditu, eta Hautetsien Kontseiluak, 2.450 euro. 2007ko akordio markoan finkatu bezala, Eusko Jaurlaritzak ekarpena eginen du aurten. Iaz bezala, 400.000 euroko ekarpena onartu du. Aurrekontua orekatzeko iaz gelditu ziren erreserbak baliatuko dituzte.

Bertzeak bertze, hizkuntza gaitasunaren mugaz bi aldeetako egiaztarien baliokidetzaren definitze eta antolaketa ezarri nahi dute abian, helduen euskalduntze-alfabetatzearen esparruan. Euskararen adierazle sistema eraikitzeko xedea ere badute, Europako programa baten barnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.