Atxiloketak

Ibai Agirrebarrena, Gilen Goiti eta Eneko Etxegarai kartzelan sartu dituzte

Frantziako Poliziak denera hamabi lagun atxilotu ditu azkeneko astean Lapurdin eta Nafarroa Beherean, kale erasoekin lotuta, eta bederatzi utzi ditu aske.

2009ko uztailaren 4a
19:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako epaile batek espetxean sartu ditu Ibai Agirrebarrena, Gilen Goiti eta Eneko Etxegarai, kale erasoetan parte hartu izan dutelakoan. Astelehenean atzeman zituen Frantziako Poliziak. Agirrebarrena eta Etxegarai Fleuryko kartzelan sartu dituzte, Goiti Fresneskoan.

Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu azken egunetan Lapurdin eta Nafarroa Beherean, kale erasoekin lotuta. Beste bederatziak libre utzi dituzte aurreko egunetan: Aritz Ortuno, Orkatz Arano, Harri Idoate, Txomin Catalogne, Marco Delizy, Ekhi Erramundegi, Jon Goio, Xan Beiry eta Joseba Agirrebarrena. Fiskaltzak helegitea sartu du Beiryri buruzko erabakiaz.



Segi gazte erakundeak, operazioa salatzeko, gaur zortzirako manifestazioa deitua du. Donibane Lohizunen (Lapurdi) egingo dute, arratsaldeko bostetatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.