Ibai Azkona Iruñeko presoa aske gelditu zen asteartean, hemezortzi mila euroko bermea ordainduta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur jakinarazi duenez.
2008ko urriaren 1ean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Iruñean, kale erasoekin eta Segirekin harremana izatea egotzita, eta inkomunikatua izan ondoren torturatua izan zela salatu zuen. Geroztik, hurrenez hurren, Soto del Real eta Aranjuez Espainiako espetxeetan eduki dute.
Euskal presoak