Ibai Azkonari lau urteko espetxe zigorra jarri diote

2011ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra eta hamabi urteko inhabilitazioa jarri dizkio Ibai Azkonari, lehergailuak izatea leporatuta. Azkona iazko irailaren 1ean atxilotu zuen Frantziako Poliziak Hendaian (Lapurdi), Segiko kidea zelakoan; Espainiako Poliziaren laguntza izan zuen horretarako. Urrian Espainiaratu zuten; ordutik, Soto del Realen (Madril, Espainia) egon da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.