politika

Ibai Mateo Esparza da atzo Frantzian atxilotu zuten ustezko beste etakidea

Oihana Mardaras Oruerekin batera zihoan autoan, eta istripua izan zuten. Larri dago ospitalean.

2009ko uztailaren 1a
16:46
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ibai Mateo Esparza (22 urte) da atzo goizean Frantziako Poliziak Mayenne departamenduan, Chateau Gontier herrian atxilotu zuen ustezko beste etakidea. Gaur jakinarazi dute nor den. Bestea, atzo zabaldu zutenez, Oihana Mardaras Orue (Bilbo, 21 urte) da.

Autoan zihoazela istripua izan ostean atzeman zituzten, eta Mateo larri dago, ospitalean.

Atzo arratsaldean, Mardarasen etxea miatu zuen Espainiako Poliziak, Bilboko Santutxu auzoan. Horrez gain, Mardarasen gurasoen bi etxebizitza miatu zituzten, Santutxun. Mardaras hangoa da. Ollerias Altas kalean miatu zuten etxe bat eta Allende kalean bestea. Hainbat kaxa eraman zituzten bi etxeetatik.

Poliziak adierazi zuen autoa lapurtutakoa zela eta armak aurkitu zituztela: pistola eta errebolber bana. Frantziako iparraldean dago Chateau Gontier.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA