Ibai Sueskun berriz epaituko dute
IRUÑEA. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Ibai Sueskun iruindarraren kontrako epaiketa berriz egingo dute. Frantziako auzitegiek 30 hilabeteko zigorra jarri zioten Sueskuni, baina fiskalak errekurtsoa jarri zuen, eta hori apelazio epaiketan aztertuko dute berriz, baina ez jakin noiz. Frantzian egiten dituzten epaiketa korrekzionaletan hala da prozesua; fiskalak helegitea jartzen badu, berriz egiten da epaiketa apelazio epaitegian.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu