Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Ibarretxe: "EAJri dagokio herri hau lideratzea"

EAJko lehendakarigaiak beste alderdiekin hitz egingo duela jakinarazi du. "Politikoki oso pozik eta pertsonalki hunkituta nago". Urkulluk dio "gobernu sendoa eta indartsua" osatu nahi dutela, "Ibarretxe buru duela".

2009ko martxoaren 1a
23:20
Entzun
Juan Jose Ibarretxe EAJko lehendakarigaia "politikoki oso pozik eta pertsonalki hunkituta" agertu da 23:10ean, eta "herri hau lideratzea EAJri dagokio", esan du.

Horretarako beste alderdiekin hitz egingo duela duela iragarri du, eta "konfiantza" izan behar dela krisia gainditzeko. "Itxaropena ere izan behar da".

"Euskal gizartea heldua" dela iruditzen zaio Ibarretxeri. "Gaur berriro erakutsi du".

Iñigo Urkullu (EAJko EBBko presidentea)

"Emaitza zoragarriak dira EAJrentzat, hiru lurraldeetan, oso onak. Bigarren alderdi bozkatuenari 80.000 boto atera dizkiogu, %8ko aldea. Garaile garenez, prozesua lideratzeko erantzukizuna hartzen dugu eta beste alderdiekin hizketan hasiko gara. Gobernu sendoa eta indartsua osatu nahi dugu, Ibarretxe buru duela. Hiru erronka ditugu: krisiari aurre egitea, bakea lortzea -langa etikoa igoko dugu indarkeriaren aurrean- eta euskal erakundetze sistema sendotzea -herri hau eraikitzeko-".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.