Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek larunbatean jakinarazi zuen bera prest zegoela Espainiako Kongresuan EAEko estatutu proposamena defendatzeko. Halaxe erabaki du Eusko Legebiltzarrak gaur. Zeregin horretara Legebiltzarreko hiru ordezkari joateko aukera zegoen, baina Legebiltzarrak bakarra joatea erabaki du: Ibarretxe.
Goizeko 9:30ean hasi da Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura. Lehenego egitekoa zenbat ordezkari joango diren erabakitzea zuten. Jaurlaritzako hirukoa osatzen duten legebiltzarkideek (EAJ,EA eta EB-Berdeak) ordezkari bakarra joatea nahi dute, eta beraien 36 botuak horren alde eman dituzte. PPk hiru ordezkari joatea nahi du, eta jarrera horrek alderdi horretako 19 ordezkarien bozak lotu ditu. PSE-EEko 11 legebiltzarkideek zuri bozkatu dute, eta SAko bostek berriz, boz baliogabea eman dute. Beraz, ordezkari bakarra joatea deliberatu dute.
Ordezkari bat bidaltzea erabakita, EAEko estatutu proposamenaren defendatzailea nor izango zen erabakitzea falta zen. Hirukoaren 36 botuk erabaki dute Madrilera bihar Ibarretxe joatea. PPko Leopoldo Barredak bere taldeko 19 kideen bozak lortu ditu. PSE-EEko 11 legebiltzarkideek zuri bota dute, eta SAko bostek, berriz botu baliogabea eman dute.
PSE-EEko Jesus Egiguren eta Patxi Lopez ez zeuden legebiltzarrean bozketak egin direnean. Izan ere, berandu iritsi dira, eta lehendabiziko bozketa egiten ari zirenean sartzen saiatu badira ere, ez diete utzi. Bigarren bozketa jarraian egin denez, ez diete ordurako sartzen ere utzi.
SAkoek 'Orain herria, orain bakea' jarritako paperak bota dituzte kutxara, eta beraz, Atutxak baliogabetu egin ditu.
EAEko estatutu proposamena
Ibarretxe joango da Madrilera EAEko estatutu proposamena defendatzera
Eusko Legebiltzarrak bilera egin du gaur, EAEko estatutu proposamena defendatzera Espainiako Kongresura zenbat lagun eta nor joango diren erabakitzeko. Bi bozketa egin dituzte: aurreneko bozketan ordezkari bakarra joatea erabaki dute, eta bigarrengoan, berriz, bozeramaile hori Jaularitzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe izatea. Bihar joan beharko du Ibarretxek Madrilera, Espainiako Kongresura. Osoko bilkura 16.30tan hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu