Bizkaiko Batzar Nagusiak osatzeko inbestidura saioa egiten ari dira gaur Gernikako Juntetxean. EAJ-EAko hautagai Jose Luis Bilbao izan da gaur goizean hitza hartzen lehena, eta lau urte hauetan Ibarretxe Plana ardatz izango duela nabarmendu du. Haren ustez, plan hori "euskaldun guztiontzako elkarbizitzarako tresna" da, eta zeregin horretan "indar guztiak" jarriko dituela iragarri du.
Bilbaok Espainiako Gobernuak abian jarritako Alderdien Legea kritikatu du, "euskaldunon aurkako tresna" bat dela argudiatuz. "Zuzenbide Estatua jota dago", adierazi du bere agerraldian Bizkaiko Ahaldun Nagusi izateko hautagaiak. Bere taldeak euskararen alde, eta bereziki bizkaieraren alde, lan egingo duela azpimarratu du.
Arratsaldean izendatuko dute Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbao, EAJ-EA koalizioaren 27 botoekin.
Autodeterminazioaren Bilgunea taldeko hautagai Xabier Amurizak, bestalde, Jose Luis Bilbaoren hitzaldia kritikatu du, Ibarretxe Plana "zatikatzailea" eta "euskaldun guztiak kontutan hartzen ez dituela" esanez.
Bizkaiko Batzar Nagusiak
Ibarretxe plana "euskaldunon elkarbizitzarako tresna" dela esan du Jose Luis Bilbaok inbestidura saioan
Gaur arratsaldean izendatuko dute Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusi EAJ-EA koalizioaren 27 botoekin. Gernikako Juntetxean egiten ari den inbestidura saioan hitz egin du gaur goizean Jose Luis Bilbao hautagaiak, eta Ibarretxe Plana "euskaldunon elkarbizitzarako tresna" dela adierazi du. AUBko hautagai Xabier Amurizak plan hori "zatikatzailea" dela gogorarazi du aretoaren kanpoko aldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu