Didier Borotra Miarritzeko auzapezak gobernatzearen eta demokraziaren arazoak lantzeari garrantzia eman zion, atzo goizeko sarrera hitzaldian. Gaur Juan Jose Ibarretxeren, Nicolas Sarkozyren eta Raxoiren hitzaldiak iraganen dira Miarritzen.
Ibarretxek eman du bere hitzaldia, eta esan duenez, XIX eta XX mendeetan definitu ziren independentzia eta subiranotasuna "iraunginta" daude egun, eta orain, aditz berriak behar dira, "koindependentzia eta kosubirautza", esaterako.
Nortasunaren defentsa egin du, eta esan duenez, oso garrantzitsua da "herri bezala eta pertsona bezala nolakoa zaren jakitea", bere iritziz horrekin erabat lotuta baitago garapen iraunkorra eta giza garapena.
Politika