Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskadi-Akitania euroeskualdea aldarrikatu du, "euskal herriaren etorkizuna eraikitzeko". Adierazpen horiek Bilbon egiten diren V. Atlantic Logistics Forum-ean egin ditu Ibarretxek. Bere ustez, Euskadi-Akitania Plataforma Logistikoa sortzea "funtsezko proiektua" eta inoiz baino beharrezkoagoa delako. Helburua "euroeskualdea sortzea" izango luke, "Pirineoen bi aldeetan zubiak eratzeko". Gainera, krisiari "adorez" aurre egiteko eskatu du eta horretarako euroeskualdea "beharrezko" tresna bilakatu dela, "estrategiko" izateaz gain.
Abiadura Handiko Trena "bultzatu" behar dela esan du Ibarretxek, eta haren aurka egotea "erantzunkizun falta handia" dela. "Paris eta Madrilgo metroaren geltoki" izango dela gaineratu du lehendakariak.
Euskal Herria
Ibarretxek Euskadi-Akitania euroeskualdea eskatu du, “Pirinioen bi aldeetan euskal herriaren etorkizuna eraikitzeko”
Abiadura Handiko Trenaren "beharrezkoa" dela esan du, eta haren aurka egitea "erantzunkizun falta". Krisi ekonomikoari "aodrez" aurre egin behar zaiola gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu